Soratxipi Beintza-Labaiendik

Enviado por ietxaburu el 2012, Noviembre 24 - 14:15.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Erraza
ABIAPUNTUA Beintza-Labaien
Esquema Beintza-Labaien - Urraita lepoa - Soratxipi- Beintza-Labaien
Relacionados »Soratxipi (mendi) »Soratxipi Beintza-Labaiendik (track) »Munazorrotz (mendi)
Gora-behera890 m
Luzera13 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Baintza-Labaien herriak bi auzo ditu. Doneztebetik gora, Urrotz igarota, lehenengoaren hasieran hasten da txango hau (455 m).
Hego alderantz doan pista bat hartuko dugu eta berehalaxe, marra txuri/horiz seinalatuta Leurtzako urtegietara doan (PR) bidea hartuko dugu. Hasieran gaztainondoak lagun eta gero ziga zaga larreetan gora, herriaren hego-ekialdera dagoen “Urraita” lepora iritsiko gara ordubete eskasean (865 m). Hemendik eskuinetara zuzen igo liteken arren, hobe da (soroa ez baita hain garbia) bidea jarraitu eta 6/7 minutura eskuinetara biratu eta laster, lehengo otearen ordez, orain belardi garbia izango dugu. Bidea utzi eta gorantz igoko gara Soratxipiraino doan bizkarraren gainera eta 20 minutuan tontorrean gaude (1.069 m), ordu eta erdi pasatxo atera garenetik.
Itzulerara beste bide batetik egin nahi dugula eta, mendebalderantz doan bizkarra jarraituko dugu, Soratxipitik km. batera dagoen “Eroarre” (1.018 m) tontorretik eta gero hego mendebaldera 700 bat metrora ikusten dugun lepora jaitsiko gara (912 m). Hemen eskuinetara (iparralderantz) doan pista hartu, pagadia ezkerretara dugula, eta ordu erdira ezkerretara beherantz nabarmen egiten duen pista ikusiko eta hartuko dugu. (Beheranzko pista hau hartu ez eta aurrera jarraituko bazenute, beste bost minutuan erreka bat zeharkatu beharrean egongo zinateke eta aurreraxeago bidea bat batean bukatu). Hogei bat minutuan hasierako bidearekin elkartuko da eta beste hamar minutuan botak kentzen.