GR 123 - 2. etapa: Bakio - Sukarrieta

Enviado por Jose el 2012, Diciembre 6 - 20:45.
Tipo de itinerario Ibilbide luze bateko etapa
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Bakio, Bermeo, Sukarrieta
ABIAPUNTUA Bakio
Esquema Bakio - San Pelaio - Burgoa - Garbola - Sollube mendatea - Katillotxu - Sukarrieta
Relacionados »Burgoa (mendi) »Garbola (mendi) »Katillotxu (mendi) »GR 123 - 2. etapa: Bakio - Sukarrieta (ibilbide)
Gora-behera750 m
Luzera20.9 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

GR 123 - 2. etapa: Bakio - Sukarrieta
Garbolako txartelontzia

GR 123 Bizkaiko Biraren 2. etapak Bakio eta Sukarrieta lotzen ditu. 3 tontorretatik pasatzen den arren (Burgoa, Garbola eta Katillotxu), gorabehera gutxiko etapa da. Gainera, ez da beharrezkoa aipatutako tontorretatik igarotzea, hirurak ingura baitaitezke tontorrera igo gabe.

GRaren marka zuri-gorriak badaude, baina hemen proposatzen den ibilbideak hasieran eta amaieran baino ez ditu jarraitzen, Bizkaiko Biraren jatorrizko ibilbideari ahalik eta fidelen izateko asmoarekin, Bermeora jaitsi gabe Sollube mendatetik igarotzen baita, ahalik eta altuera gutxien galduz Katillotxura gerturatzeko.

Ibilbidearen lehenengo erdian mendi bide zabalak dira nagusi. Sollube mendatetik aurrera aldiz asfalto gainean bide luze xamarra egiten da, Katillotxuko tartea salbu.

Bakioko hondartzako olatuek altxatzen duten kresal usainarekin ematen zaio hasiera ibilaldiari. Hondartza atzean utzi eta gero, itsasertzetik gertu doan bide batean zehar Gaztelugatxera gerturatzen da, baina nekez izango da berau ikusteko aukerarik, bidetik zertxobait aldendu ezean. Eneperi jatetxearen ondotik igaro ondoren, San Pelaio ermitaren bila hego norabidea hartzen da. Ermitaren parean Burgoara eramaten duen aldapa hasten da.

Mendi bizkarrera iritsitakoan, gas-hodiaren aldamenetik doan bidea jarraitzea baino ez dago Burgoa eta Garbola tontorretatik igarotzeko, eta Sollube mendatera jaisteko. Mungia eta Bermeo lotzen dituen errepidea zeharkatu eta gero, Tribis eta Ezkia auzuneetara jaisten den asfaltozko bide batek Katillotxura gerturatzen du.

Hegoaldeko bizkarretik igotzen da ibilbideko azkenengo tontorrera. Zenbait megalito daude tontorrean eta hegoaldeko zein iparraldeko bizkarretan. Jaitsiera azkar batek Sukarrietara eramaten du, etapa honi amaiera Urdaibaiko itsasadarrean emanez.

<-- 1. etapa: Plentzia – Bakio

3. etapa: Laida – Ispaster -->

AdjuntoTamaño
GR_123_02_Bakio_Sukarrieta.gpx162.41 KB
Imágenes

***

****

*****

***

****

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

****

***