UliaEnviado por inaxio el 2013, Marzo 10 - 20:56.
![]() Tontorra ©inaxio Mendi apala da Ulia, eta Hegoaldetik begiratuz gero ez du gauza haundirik ematen, Donostia, Bidebieta edo Pasaia aldetik begiratuta, etxeen artetik. Baina itsasaldeko isurialdea eta itsasoaren gaineko labarrek osatzen duten paisaia ederra da oso, eta hainbat bidezidorretan barrena zeharkatu daiteke, neke haundirik gabe. Harearriak, itsas-pinuek eta ote motzez jositako larreek apaintzen dituzte bidebazterrak. Tontorraren inguruak kaletarren neurrira egokituta daude, errepide bat iristen baita bertara. Bada jatetxe dotore bat, otordutarako aulki eta mahaiak, umeentzako jolaserako lekurak, paseatzeko bide zabalak... tontorrera igotzeko zurezko pasabide bat dago eraikita, baranda eta guzti!
Related nodes
[ibilbide] Uliako itsasertzeko bidea, San Pedrotik,
[ibilbide] Ulia eta Talaia bidea, San Pedrotik,
|
![]() |