GerindaSubmitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Haizerrotak gailurreraino bertaraino iristen dira ©zuriain Nafarroako erdialdeko beste hainbat mendilerrotan bezala, parke eolikoa eraiki zuten Gerindan, eta harrezkeroztik mendizale gehienen arreta galdu zuen. Nafarroako erdialdeko paisaia zabalak dira bertan aurki dezakegun gauzarik interesgarriena.
|
Igoera errexa
Santsoain herritik abiatzen den pista hartu, hasieran beheraka 5 minutuz eta ondoren gure aurrean azaltzen den mendizerra igo behar da pista batetik. Gerindako mendizerran haize errotak zabaltzen dira eta zorritxarrez pista batek goraino eramaten gaitu. Tontorrean paisaia dotorea da. Santsoain herritik ordu batean iristen zera tontorrera, ondoren nahi izanez ezkero, mendizerra osotik ibil zaitezke.