ZarbetaEnviado por zuriain el 2014, Junio 17 - 10:04.
![]() Zarbeta ©zuriain Iruñea ekialdean sortutako auzo berrietatik hurbil, Arangurengo herrixkek lasaitasun harrigarriko sentipena sortzen dute. Hiriburutik ez oso urrun, labore alorrak, pinudiak... baita mendiak ere. Arangurengo mendikate nagusitik urrun, eta ibarraren erdian isolaturik, Zarbeta talaia ederra da Iruñerri osoa menderatzeko. Hala ikusi omen zuten Arangurengo antzinako biztanleek, bertan eraiki baitzuten gotorleku bat. Haren arrastorik ez dugu ikusiko Zarbetako gailur ezkutuan. Bertatik, erran bezala, egungo hiriburuaren paisaia miretsiko dugu.
|
![]() |