PIRINEOEN GOI ZEHARKALDIA, HRP (Haute Randonnée Pyrénèenne)Enviado por ietxaburu el 2014, Agosto 21 - 20:32.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz 1968. urtean diseinatu omen zuen GEORGE VERONek Pirinioen zeharkaldi hau. Eta halaxe, zeharkaldi hau egitea bururatu zitzaidan, ekialdetik (Banyules) mendebalderantz. Oraingoz, hogei egunean Benasquera iritsi naiz, datozen urteetan bukatzeko asmoarekin. Egun gehienetan badago aterpe edo non afaldu eta lo egin. Hasieran txabolak eta gehiago aprobetxatzeko asmoa nuen arren, egunak aurrera joan ahala, janari gutxiago garraiatu eta horrela motxilaren zama arindu nahian, ahal nuen guztietan zaindaria duten (beraz afaltzen ematen duten) aterpetxetan bukatu nuen. Aurreneko bederatzi egunetan (Banyulestik Col de Puymorensera) bakarrik egin nuen eta handik Benasquera beste lagun batekin. Ondoren jarriko ditut egun bakoitzeko ezaugarri batzuk (luzera, igoera metatua, non jan eta lo…..) eta egun horretan ibilitakoaren GPSrako arrasto edo tracka. 2016. urtean bukatu dut. Benasquetik Somportera lagunarekin eta handik aurrera bakarrik. Arazo aipagarririk gabe.
|
Ibilbide sorta ederra osatu
Ibilbide sorta ederra osatu duzu Etxaburu! Ea tarte bat hartzen dudan behar bezala ikusteko moduan jartzeko. Eskerrik asko berriz ere!
Orri ederra sortu duzu,
Orri ederra sortu duzu, Iñaki, eskerrik asko!
Zer garaitan egin zenuen, abuztuan? Bidearen zailtasunari dagokionean, eskalatu beharreko tarterik bai ala dena oinez egitekoa da? Jakinminez, zenbat kilo zeneraman motxilan?
Jarriko dut beste tarte batean ibilbidea mapa gainean ikusteko modua.
HRP
Kaixo:
Uztailaren hiruan abiatu nintzen Banyuls herritik.
Zailtasuna? Aiako Harriko hiru tontorrak jarraian egin ditzakeen edonork egiteko modukoa.
Eta pisua: Hamabost kilo exkaxetik, hamar pasatxo tartean. Janaria bidean erosteari (Amelie-n 3. etapan, Font-Romeu-n, 8. etapan) eta Andorrako El Serrat-eko hoteltxora, aurretik paketetxoa bidalia izanari esker, motxilan 2,5 kg. baino gehiago janari ez nuen eraman behar izan. Gainera Bonaiguatik Vielhara busez jaitsita, etxera bidali genituen kanpin denda, hornilloa, lapikoa, eta lo egiteko koltxonetak, handik aurrera egunero aterpetxea genuen eta. Horrela bakoitzak beste kilo ta erdi gutxiago.
"Aiako Harriko hiru
"Aiako Harriko hiru tontorrak jarraian egin ditzakeen edonork egiteko modukoa." 15 kiloko motxilarekin. Erraz ulertzeko moduko neurria da hori Aiako Harrian ibili denarentzat! Eskerrik asko berriz ere!