Ihurbain

Enviado por inaxio el 2014, Octubre 18 - 21:25.
Altitud 1404 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.581946, Y.4749697
WGS84 42.893616 N, -1.997670 E.
Puntos de partida Unanue, Dorrao, Uharte-Arakil
Cerca Garategaineta mendia, San Donato eta San Kaietano ermita, Beriain mendia, San Andres ermita, Unanu herria, San Pedro eliza, San Tomas ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Ihurbain
Tontorra eta Beriain ©inaxio

Beriainen goia jotzen duen bizkar luzearen Mendebaldeko muturrari deritzo Ihurbain. Hori da Etxarri-Aranatz eta Arbizu aldetik begiratuta ikusten den mendi lerdenaren burua, nahiz eta Beriain aldetik begiratuta apenas somatzen den, larre eremu luze baten amaieran. Unanu aldetik igotzen den ohiko bidea bien artera heltzen da bizkarrera iristen denean, neke handirik gabe egin daiteke handik Ihurbaingo txartelontzirako joan-etorria, ez dago aparteko zailtasunik tarte horretan.

Beste kontu bat da Mendebaldeko korridorearen igoera: zirraragarria izango da, baina ez da edonori gomendatzeko modukoa. Harri solte ugari dago eta behe aldeko sarbidea ez da irispide errazekoa. II mailako hainbat pasarte ditu, zailtasunari dagokionean.

Gainaldetik begiratuta tontorra ez da bere altueragatik nabarmentzen, izan ere bizkarra altuera galtzen doa Beriaingo tontorretik Mendebaldera luzatu ahala, baina bizkar horren bukaeratik gertu dago, metro gutxira gelditzen da lehenago aipatutako Mendebaleko muturreko korridorea. Txartelontzi batek erabakitzen du bertan tontorraren kokapena.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

****

***

***

****

***

****

****

****

****

***

****

****

****

***

****

***

***

***

***

***