BasakaitzEnviado por zuriain el 2014, Octubre 24 - 14:11.
Uitzi inguruko mendiak (Mergelu) Basakaiztik ©zuriain San Pablo mendikatetxoak Aiztondo mendian du punturik gorena, eta ilargi erdi baten moduan zabaltzen da Larraungo Etxarri eta Aldatz herrien gainean. Basakaitzeko gainak ixten du mendilerro hau mendebaldetik, Uitzi herritik hurbil. Garai batean Iruñea eta Donostia lotzen zituen Plazaola trenak bazter hauek zeharkatzen zituen, geografia zail honi modu harrigarrian aurre eginez. Egun trenbide zaharra berritu egin da, ibiltarien gozamenerako. Uitzi ondoko geltoki ederrak zutik dirau, eta garai batean bertan zamatzen zen Basakaitz hego-mendebaldean zegoen Concha meategiko zink minerala.
|