Olagaina

Enviado por zuriain el 2014, Octubre 27 - 11:15.
Altitud 1069 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.651699, Y.4745394
WGS84 42.844221 N, -1.144861 E.
Puntos de partida
Cerca Santa Ageda (suntsituta) ermita, Betatugaña mendia, Olbidea mendia, Errezlanda mendia, Aldu mendia, Olotoki mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Olagaina
Olagainako gailurra ©zuriain

Erekia eta Aranbeltza errekek higaturiko sakanek mugatzen dute Olagaina mendia. Inor gutxi ikusiko duzue mendialde basati honetan, basurde ehiztariak kenduta. Pistek sakanen hondotik eramanen gaituzte, betiere pinudi eta malkarren artetik estuturik. Olagaina, Olbidea, Betatugaina... inguruko mendiak baino apalagoak izanik, panoramika handirik ez dugu gozatuko, baina hirurek gailur garbiak dituzte, eta inguruak iradoki baino bide egokiagoek eramanen gaituzte hartaraino. Mendi bakartiak atsegin badituzue, hona aukera.

Imágenes

***

***

****

***

***

****

Related nodes
[ibilbide] Olagaina, by zuriain

Ibilbidea

Kaixo mendizaleok.
Larunbatean (2014-11-22) izan nintzen bertan, abiapuntua Ibiltzeta herritik egin nuen, pista nagusia hartuz eta Betagaina mendia iparretik zeharkatzen duena. 20 minutura eskubira pista bat ateratzen da, baina ezkerretik joan eta 500 metro ondoren berriz, beste pista bat ateatzen da eskubita, baina geu ezkerretik jo. Orain 300 metro beranduago Bordaxarras ehiztarien etxola (ikus argazkia) iritsita, berau pasata eta segituan basoan gora eskubitik bide bat ateratzen da (plastikozko arrastoa ipini nuen), huraxe hartu eta berau tontorrera eramaten du. Hasieran malda gogorra da, gerora asko lausotzen da malda eta bidea ez dauka galtzeko arriskurik, bakarrik bukaera aldera isten da zertxo bait, baina norantza argia da eta tontorra segituan dago. Tontorrean bista politan daude.
Ondo izan aio.