Garnatx

zuriain-k sortua, 2015, urtarrila 27 - 14:29
Garaiera 755 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.637389, Y.4719629
WGS84 42.614997 N, -1.326160 E.
Beste izenak Fontana
Abiapuntuak Oibarko mendatea, Ilunberri
Gertu Romeral mendia, Burdisibar mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Garnatx
Garnatx gaineko gailurra ©zuriain

Eguraldi kaskarra eta mendia ez dira lagun minak. Beraz, Nafarroan bizi garenok aukerak bilatu behar izaten ditugu lanbroa, euria eta elurra saihesteko. Zangozako merinaldeak Iruñekoak baino lehorragoa izanik, egokia izaten da halako egunetan.
Garnatx edo Fontana gainak ibilaldi labur baterako aitzakia emanen digu. Judasko bentatik abiaturik, edo laburrago egin nahi izanez gero, Oibarko mendatetik, pistetan barrena hurbilduko gara gailur ezezagun honetara. Tontorra haizerrotek harturik dago, baina paisaia zabalak eskaintzen ditu. Bidenabar, mendatea ekialdetik zaintzen duen Santa Zilia gaina ere bisita genezake.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak