Farrandillo

Enviado por zuriain el 2015, Marzo 20 - 15:04.
Altitud 852 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.650922, Y.4717831
WGS84 42.596284 N, -1.161708 E.
Nombres alternativos Santa Kruz, Farradillo
Puntos de partida Xabier, Esako uharka
Cerca .
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Farrandillo
Farrandillo ©zuriain

Esako urtegi erraldoia (eta are alimalekoagoa izanen da aurki) Leire mendilerroak iparretik mugatzen du. Hegoaldetik, altuera apalagoko mendikatetxo batek egiten du muga lana. Nafarroako eta Aragoiko muga Farrandillo izeneko gain batetik pasatzen da (Aragoi aldean, mendiek Fernandillo izena hartzen dute)Pinudi zabalek harturiko eremu zabala da, erliebe leunekoa eta, ehiztariez aparte, ez dirudi jende askorik dabilenik. Garai batean, mendi gidek Esako urtetiko uharkatik seinalatzen zuten txangoen abiatze puntua. Orain, baina, handitze lanek bide hori baztertu eta Xabier ingurutik abiatzen diren pistak ibiltzera behartuko gaituzte. Farradilloko gailurrean, Santa Cruz ermitaren hondakinez gain, Gure Lurreko mendizaleek jarritako seinalea aurkituko dugu 800 metroak gainditzen dituzten 14 gainetan jarritakoa. Paisaia handirik ez bertatik, baina iparralderagoko Ripas menditik Esa eta Leireko paisaia zabalak miretsiko ditugu.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***

***