Malpika

Enviado por zuriain el 2016, Febrero 8 - 14:55.
Altitud 1087 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.555994, Y.4719880
WGS84 42.627467 N, -2.318441 E.
Nombres alternativos Peña Concepcion
Puntos de partida Otiñano
Cerca Laplana mendia, Codes santutegia, San Martín eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Malpika
Malpikako gailurra ©zuriain

Malpika letagin zorrotzez osaturiko gandorraren izena da, La Plana gailurretik hegoalderantz luzatzen den adarra. Adar honek, Otiñanoko mendatea zeharkatu eta gero, altuera galdu eta Kabregako mendilerro apal eta oihantsuan du segida.
Otiñano ingurutik ikusita, Malpika malkartsuegia dirudi oinez bakarrik igotzeko. Bertan izanik, ordea, ikusiko dugu haitz gehienak ez direla uste bezain zailak. Zailtasunak bilatuz gero, harriaren oinetan zabaltzen den basoan aurkituko ditugu, harri pilek eta plastikozko zerrendek markaturiko bidexketatik urrunduz gero.
Gailurrean izanik, ohartuko gara ez gaudela gandorraren punturik garaienean. Izan ere, zenbat eta mendebalderago jo orduan eta altuera handiagoa hartuko du gandorrak.
Orain ez asko arte, gurutze bat egon zen gailur honetan, baina guk ez genuen arrastorik aurkitu. Harri pila xume batek erranen digu gailurrean gaudela.

Imágenes


***

***

***

****

***

Orratz errezena

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen bertan eta hau da Malpikako orratzak igotzeko aukera errexena ematen duena. Horretarako Ontiñano eta Kodeseko baselizara doan errepidea hartu eta beherantza doanean eskubira bide bat hasten da huraxe hartu eta segi zuzen eta bidegurutze batera iristean ezkerrekoa hartu. Ondoren bidea galdu egiten da baina joan behar zerate iparreko orratzeko oinarrira, hememn bi aukera daude. Bata orratz hau pasa eta honen ondotik dagoen zintzurretik gora malda gogorrean eta bestea nik egindakoa segi aurrerantza erdiko orratzeraino, tartean harrizko gunea pasa, bidetxur antzeko bat dago segi berau eta halako batean beste zintzur batera iritsiko zarete. Zintzur honek ez du arriskurik, bakarrik malda pikoa dela eta kontuz aritu behar dela. Bukaeran lepora iritsiko zarete, behin goiko lepoan, harri pilak topatuko dezue tontorreraino bide errez batean. Jeisteko ni harri pila hauek jarraitu nituen eta hegoaldeko isuritik jeitsi nintzen inolako arriskua ez zuena, bide honek hasierako pistara eramaten zaitu . Berez erreztasuna nahi badezu, hegoko bide hau erabili.
Besterik gabe, ondo izan.