Txusta

Enviado por zuriain el 2016, Mayo 13 - 14:12.
Altitud 757 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.643707, Y.4731463
WGS84 42.720366 N, -1.246164 E.
Nombres alternativos Predicadera, Aikoa
Puntos de partida Imirzaldu, Napal, Berroia
Cerca ANGERTA (Muga Blanca) trikuharria, BOLUNTZA 2 hego trikuharria, BOLUNTZA 1 bis ipar trikuharria, BOLUNTZA 1 ipar trikuharria, Boluntza mendia, UGARRON trikuharria, San Andres eliza, AIKOA 2 hego trikuharria, AIKOA 1 ipar * trikuharria, UGARRA 2 mendebal trikuharria, Ugarra mendia, UGARRA 3 ipar trikuharria, UGARRA zutarria, UGARRA 4 hego trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Txusta
Txustako iparraldeko gailurra ©zuriain

Areta ibaiak iparretik hegaldera ebakitzen ditu mendiak, Urraul ibarra Erromanzadorekin lotuz, eta Ugarrongo arroil ikusgarria eratuz. Nahikoak dira arroileko bidea ibiltzen dutenak, geografia ederraz eta bazter bakarti hauetaz gozatuz. Mendizaleok beti gailurrak gogoan ditugunez, Txusta gain eroso eta eder bat da arroilaren gaineko ikuspegi desberdin bat izateko.
Antzeko altuerako bi gain daude, bata zorrotza eta zuhaitzez estalia iparraldean, eta bestea, garaixeagoa, hegoaldean. Abereek bidexkak urratu dituzte baso mediterraneoan, eta erraza da gailurretara azala gehiengi urratu gabe iristea. Angerta trikuharri handia hurbil izanik, txangoa ezin hobea eskura dugu. On egin!

Imágenes

****

***

****

***

***

***

****

***

****

Related nodes

Arroila ederra

Kaixo mendizaleok.
Aurreko batean izan nintzen bertan eta horretarako kotxea Andoin eta Imirizalduko errepideko bidegurutzea baino 200m lehenago pista bat hasten da eskubian eta bertan kotxea utzi eta pistatik abiatu ibairaino. Ibaia gurutzatu behar da (oinak busti) eta sorora joan eta ertzetik joan hegoalderantz soroaren amaieraraino. Hemen kontuz, aurrealdean ikusiko duzue bidetxur bat, non harripilez markatua dagoena eta gorantzan hasten dena.Hau hartu eta arroila pasatzen du inguru zoragarri batetik inongo arazorik gabe. Bidetxurra oso garbia da eta berau segi behar da arroila pasa eta atzealdeko magalera dihoa eta bidetxurra jarraitzen du beherantza aurrealdeko enbutu antzeko batera, zuek lasai bidetxurrak harripilez seinalatuta dago eta bihurgune luze bat egiten du beste mendi magalera doana. Hemen hesi zaharkitua pasa behar da eta lepo bateraino iristen gera. Txusta mendia ekialdean dago, horretarako mendi magala igo behar da, beste hesi bateraino. Hesiak pasagune bat dauka, bertatik pasa eta hemen bidetxur bat hasten da, hau hartu eta segi iparralderantz Txustako iparreko tonrtorreraino. Bertan beste bidetxur bat dago gainaldean, hegoko tontorrera iristen dena. Tontorra topatzea ez da erreza gainaldean ote altua dagoelako eta laua delako, baina ertz batean dago tontorra. Tontorrean bistak zoragarriak dira.
Ondo izan AIO.