Llegorbemendi

zuriain-k sortua, 2016, ekaina 7 - 13:59
Garaiera 975 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.642691, Y.4742244
WGS84 42.817596 N, -1.255854 E.
Abiapuntuak
Gertu San Martin eliza, MENDIGAÑA tumulua, Mendigaña mendia, PORTILLO DE LA SIERRA harrespila.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Llegorbemendi
Llegorbemendi ©zuriain

Zarikieta ekialdeko geografia malkartsua bezain bakartia da. Pinudi eta hairitz baso sarriek erabat estaltzen dituzte gainak, noizbehinka harkaitz bakanen bat agerian utziz. Despopulazioak gogor zigortu ditu paraje hauek, eta egun herri bakan batzuek bakarrik bizirauten dute Urraulgoitin. Beste batzuk betiko galdu ziren historiaren zurrunbiloan: Zerrenkano, Jakoisti, Ezkaniz, Arangozki... Azken herrixka honen hondakinen gainean Kubilar, Izozki eta Llegorbe gainak topatuko ditugu, mendi intesgarriak oso, panoramikoak eta ederrak beren bakardadean. Bakardade horrek berak itxi ditu bideak, ordea. Izozkira iristeko arazo handirik ez dugu izanan. Kubilar mendiko igorera xendretan barrena eginen dugu. Azken metroetan bidexkak galdu eta ezpelekin borrokatu beharko dugu tarte batez. Llegorbeko gailurra ez dago horren gotorki defendatua. Bide batek inguratzen du mendia hegoaldetik. Jaisten hasten denean, bidea utzi eta zuzenean joko dugu gora, biderik gabe. Sasirik ez dago, baina batzuetan zuhaitzek bidea oztopatuko digute, aurreratzea zailduz.
Ez dira denentzako mendiak, seguruenik inguru basa eta bakartien maitaleek bakarrik emanen diete merezi duten balioa.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

****

Inguru bakartiak

Kaixo mendizaleok
Aurreko batean (2017-04-13) izan nintzen bertan, horretarako errepideko 15.km-an kotxea utzi eta bide bat hasten da baina horretako ibaia zeharkatu behar da eta ez do pasabiderik horrgatik oinak busti behar dira.
Ibaia pasa eta pista hasten da. Pista honek soro batzuetara eramaten du eta berau zeharkatu osorik eta amaieraino iritsi. Bertan bidetxur bat hasten da hasieran eta mendi magaletik gora doa, bidea galdu egiten da, baina norantza garbia denez eta mendi magala nahiko garbi xamar dagoenez, Artanga hegoaldeko lepora iristen gera. Bertan pista topatuko du eta hau hartu eta iparraldeko norantzan segi Llegormendiko leporaino (bertan abereak edateko aska pare bat dago erditik pasa eta ikusiko duzue soroa babesten duen hesiak irekigune bat duela eta bidetxur bat ateratzen dala). Hau hartu eta berau tontorreraino iristen da, batzuetan galdu egiten da, baina ingurua nahiko irekita dago eta tontorreraino (hemen zikin xamar dago baina arazorik gabe irits zaitezke). Tontorrean paisaia ederrak ikus daitez iparralderantz.