Analaz

zuriain-k sortua, 2016, abuztua 17 - 14:00
Garaiera 806 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.607933, Y.4766118
WGS84 43.038220 N, -1.676300 E.
Abiapuntuak Alkotz, Arraitz
Gertu AIZTALUZ trikuharria, IRAUA 1 ekialde trikuharria, IRAUA 2 mendebal trikuharria, ARPEGI trikuharria, GANBELETA trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Analaz
Analaz Urkizu menditik ©zuriain

Mortuko mendiak mendizaleen artean oso ezagunak ez izanik ere, bisita ugari jasotzen dute udazkenean, onddo bilatzaileen sukarrak goia jotzen duenean. Baina urteko beste sasioetan nahiko mendi bakartiak dira. Pistek bide egiten dute pagadi zabaletan barrena, eta badirudi antzinako bidexkak desagertzen ari direla. Oro har, gain hauek oihan zabalez estalita daude, horregatik aukera polita izan daitezke udako egun sargorietan. Ez dugu paisaia zabalik ikusiko, ordea. Horregatik da hain interesgarria Analaz mendia: gailurretik Ultzamako bazterren ikustaldi polit bat izanen dugu, berriz ere pago erraldoien itsasoan galdu baino lehen.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

Inguru ederrak.

Goizeko lehena Olkotz herritik abiatuta, Ataketa seinalatzen duen pista hartu eta ondoren Ezpeleta seinalea jarraitu eta 10 minutura bide bat ezkerrera ateatzen da Etxeberriko bordara. Igoera hegokoaldetik bide finkorik gabe Etxeberriko borda pasata aldapa gora bidetxur bat izan zitekena, baina, sasiengatik batzuetan galdu egiten dena, hala ere, ez dauka zailtasun handirik.