Arritxurietako gaina

zuriain-k sortua, 2016, iraila 7 - 13:48
Garaiera 0 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.595086, Y.4791589
WGS84 43.269253 N, -1.829606 E.
Abiapuntuak Oiartzun (Ergoien)
Gertu ARRITXURIETAKO GAÑA harrespila, ARRITXURIETA harrespila, BASATE harrespila, OIANLEKU ipar harrespila, Olaberria burdinola, ELORRITAko gaña harrespila, OIANLEKU hego harrespila.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Arritxurietako gaina
Arritxurietako gailurra ©zuriain

Munagirre menditik adar bat luzazten da iparralderantz, Karrika eta Tornola errekek zulaturiko ibarren artean. Basate eta Urmendi dira lehen gainak hegoaldetik hasita. Oiartzuna hurbildu ahala, kateak altuera galdu eta baserriak ugaldu egiten dira. Zonalde hau antzinatik populaturik dago, gain eta lepoak josten dituzten megalito ugariak lekuko.
Kateko altuena ez izanik ere, Arriturietako gainak erpin geodesikoa dauka, eta horrek iradokitzen digu paisaia zabalak ikusgai izanen ditugula gailurretik. Iparralderago, Pagolarre mendixka topatuko dugu. Urrundik txikia eta kaltegabea eman arren, kontuz ibili beharko dugu udan batez ere: gailurreko antenara iristeko ote eta garoen infermu bat zeharkatu beharko baitugu.

Irudiak

****

***

***

***

***

***

***