ImelekuEnviado por inaxio el 2016, Octubre 25 - 19:44.
![]() Tontorra ©Enezubi Aratz eta Allaitz artean harrotutako gain harritsua da Imeleku, ikuspegi zabalekoa eta igoera errazekoa. Bi txatelontzi ditu tontorrean, bata espazio-ontzi baten itxurakoa eta argazki kamara baten itxurakoa bestea. GR bidezidor batek inguratzen du tontorra HMko isurialdetik eta huraxe da bertara gerturatzeko arrasto nabarmenena. Itzuli ederra egin daiteke Araia aldetik abiatu eta inguruko gainekin batera igota: Aratz, Allaitz eta Allaitz Txiki, eta Umandia ere bai, sasoian egonez gero.
|
![]() |