Loatzo

inaxio-k sortua, 2016, abendua 22 - 22:43
Garaiera 635 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.577844, Y.4779700
WGS84 43.164190 N, -2.043718 E.
Beste izenak Loatzu
Abiapuntuak Villabona, Irura, Anoeta, Alustiza.
Gertu Uzturre mendia, San Migel eliza, Irura herria.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Loatzo
Gurutzea gainean. Loatzo. ©inaxio

Uzturreren itzalean gelditzen den mendia da, bai hura baino apalagoa delako eta bai haren Iparraldean gelditzen delako, baina gain dotorea du eta inguruko mendizale asko erakartzen du bere hegietan gora, Villabona aldetik bereziki, Alustiza baserriraino heltzen baita autoen bidea. Badu aterpe egoki bat tontorrean eta gurutze zuri bat, larrean sakabanatutako elorri zuri zaharren artean. Gurutzearen oinean dago txartelontzia. Larre eremu hau Iparraldeko hegian zabaltzen da gora-behera handirik gabe. Han, beste gain zabal batean, erpin geodesikoa eta hainbat harrizko hesi ikus daitezke. Hegoaldean Artxipiagako Arkaitza izeneko muino harritsu bat nabarmentzen da.

Irudiak














Lotutako orriak
[ibilbide] Loatzo Villabonatik, inaxio-k