AdorragaEnviado por zuriain el 2017, Febrero 14 - 14:44.
![]() 743 kota, gailurtzat eman genuena ©zuriain Ez da erraza Munuaundiko gaineko punturik gorena zehaztea. Baratxuetatik hego-mendebalderantz luzatzen den adar oihantsua da, altuera galtzen duena Eltzarrain ibaiara hurbildu ahala. Mapek seinale geodesiko baten berri ematen dute 716 metroko kota batean, Adorraga izena emanez. Guk ez genuen delako seinalearen arrastorik topatu.
|
![]() |
Ingurune barkartia.
Kaixo mendizaleok.
Aurreko igandean izan nintzen bertan eta Leazkue herritik abiatu nitzen, horretarako hegorantz abiatzen den pista hartu eta 10 minutura ezkerrera jo, hesi bat pasa eskaileretatik eta Etulainetik datorren pistarekin bat egin. Ondoren pista honetatik ezkerrera jo eta bukaeran bidetxur batetik gora. Hemen jada komeriak, bidea desagertzen doa eta azkenean abentura batean nola edo ala magaletik gainaldera iritsi nintzen. Gainaldea oso laua da eta tontorra edozein lekutan egon daiteke. Jeisteko leku beretik egin nuen.
Ondo izan .