Remonasa

Submitted by zuriain on 2017, February 14 - 15:07.
Altitud 833 m
Sistema
Location ED50 30T X.650155, Y.4734855
WGS84 42.749666 N, -1.166560 E.
Nombres alternativos Zoke
Puntos de partida Aspurgi-Aspurz
Cerca Lekarri mendia, Jebos mendia, San Roman eliza, Urdantxi mendia, Santa Ageda mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Remonasa
Remonasa Zerrenkanoko ibarretik ©zuriain

Zerrenkako eta Cerrada ibarren artean, mendilerro luze bezain ezezaguna zabaltzen da. Gain katea Ososkiko harrien malkarretan amaitzen dena, Zaraitzu ibaiak urraturiko mehargunearen gainean.
Mapek seinale geodesiko bat kokatzen dute 833 metroko kotan, Remonasa edo Zoke izenekoa. Inguru despopulatua izanik, eta nahiko ezezaguna mendizaleen aldetik, harrigarria da bide egokiak artean topatzea, ia gailurrerain bertaraino. Gu Aspurgi aldetik igo ginen, eta bideak zabalik zeuden gailurreko pinudiraino. Mapek bide bat seinalatzen dute iparraldeko sakanean. Bidea egon badago, eta seguruenik iparraldeko lepoan hasiko da. Dena den, segurtasnik ezean, hobe etorritako bidetik itzultzea.
Remonsa izenari dagokionez, Mikel Belaskok Yesa edo Artesa bezalako izenekiko harremana seinalatzen du, Aragoi eta are Katalunian ere aurki daitezkeenak, eta -isia atzizki indoeuroparretik etor litezkenak.

Imágenes

***

***

***

****

Kaixo mendizaleok. Atzo izan

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen bertan, egindako txangoa Remonasara joateko, Aspurgi herrira iritsi baino lehen dagoen parkinean kotxea utzi eta bertatik abiatzen den pista hartu gorantza leporaino. Aurrez Ososki eta Zaranbulo egin eta ondoren gainaldetik Remonasaraino. Ingurune lasaia, bakartia eta polita da. Gero jetsi nintzen ekialdeko pistaraino Zerrenkanorantz zihoana eta Argumeta egin nuen.
Ondo izan.