AtaEnviado por zuriain el 2017, Abril 11 - 13:51.
![]() Elomendi, San Juan mendixkaren gainaldetik ©zuriain Atako bizkarrak Ibargoiti eta Untziti ibarrak bereizten ditu, eta muga orografiko apal honek bi mundu bereizten ditu. Alde batean autopista, industrialdeak eta Elo bezalako herri handiak. Untziko herriak txikiak eta lasaiak dira, errepidexka estuek loturik. Honelako mendietan ohikoa denaz bestera, bideak garbi samar daude (Untziti aldetikoak behinik behin) eta gailurretik ezer gutxi ikusiko badugu ere, bidean bi ibarren ikuspegi ederrak izanen ditugu.
|
![]() |