Lezape

zuriain-k sortua, 2017, apirila 12 - 14:05
Garaiera 1112 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.648989, Y.4740490
WGS84 42.800616 N, -1.179310 E.
Beste izenak Zelagaina
Abiapuntuak
Gertu Carrascal mendia, San Esteban eliza, BALSA DE URIZABE trikuharria, Santa Kruz mendia, Aldaxur mendia, URIZABE trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Lezape
Lezapeko harriak ©zuriain

Adoain eta Aietxu arteko bideak Pasomalo izeneko arratea zeharkatzen du. Lezape harriak zaintzen du mendebaldetik igarobide hau. Gain honen malkarrek mendizalearen begiak berehala harrapatzen dituzte, eta bidea ez da irudi litekeen bezain neketsua. Adoaingo pistatik bide bat ateratzen da, gailurretik oso hurbil utziko gaituena. Gailurra bera bost bat metroko harkaitz isolatu bat da, ikuspegi ezin hobeak eskaintzen dituena.

Ez dut gain honen izen zehatzik aurkitu. Nafarroako kartografia ofizialean Zelagaina eta Lezape izenak ageri dira gailurretik hurbil. Badirudi azken izena malkarren ekialdean dagoen harpe bati dagokiola, baina zenbait tokitan harriak berak izendatzeko erabilita ikusi dut.

Irudiak

***

***

***

***

***

***