Argumeta

Enviado por zuriain el 2017, Mayo 9 - 13:46.
Altitud 931 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.651446, Y.4737438
WGS84 42.772663 N, -1.150095 E.
Puntos de partida Adoain, Aspurgi
Cerca San Pedro eliza, Monitas mendia, Santa Luzia ermita, Añuki mendia, Kurkuxulo mendia, Orlagatu mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Argumeta
Argumeta ©zuriain

Ez dakit Argumeta Nafarroako mendirik isolatuenetakoa izanen den, asko eta asko baitago inguruan herririk ez dutenak. Baina gain oihantsu horietako bakardadea mendi gutxitan sentitzen da. Bide luzeak ibili beharko dituzue gailur harritsu honetaraino. Hala ere, harrigarriro, ehiztarien xendra egoki bat iristen da gailurreraino bertaraino. Adoaindik etorriz gero, Zerrenakano herri despopulatuaren hondakinak bisita daitezke. J. Juriok bi apaizen arteko liskarra jasotzen du, bata euskalduna, erdalduna bestea, XVIII. mendean Zerrenkanon lan egireko leihatu zirenak. Herrixkak dozena bat biztanle zeukan garai hartan.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes

Ingurune bakartia.

Kaixo mendizaleok.
Atzo izan nintzen bertan, egindako txangoa Remonasara joateko, Aspurgi herrira iritsi baino lehen dagoen parkinean kotxea utzi eta bertatik abiatzen den pista hartu gorantza leporaino. Aurrez Ososki eta Zaranbulo egin eta ondoren gainaldetik Remonasaraino. Ingurune lasaia, bakartia eta polita da. Gero jetsi nintzen ekialdeko pistaraino Zerrenkanorantz zihoana eta Argumeta egin nuen. Argumeta egiteko, mendiko mendebaldetik egin nuen igoera, ez do biderik baina, ehiztari postuak daudenez bidetxurra topatu daiteke tontorreraino. Bueltarako berriz, leku beretik jetsi eta pistatik Aspurgiraino. Guztira 5 ordu.
Ondo izan.