Sarobe

Enviado por zuriain el 2017, Septiembre 20 - 20:46.
Altitud 712 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.596652, Y.4751605
WGS84 42.909075 N, -1.817259 E.
Puntos de partida Aizkorbe, Irurtzun
Cerca Aizkorbe herria, San Andres eliza, San Juan Bataiatzailea eliza, Izurdiaga herria, Zapardi mendia, Irurtzun herria, San Martin (berria) eliza, San Esteban ermita, San Martin (zaharra) eliza, Errotz herria, San Babil eliza, Allegain mendia, Trinitatea ermita, San Pedro eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Sarobe
Gainaldeko basoa ©zuriain

Mendi ongi bakartua izan arren, eta gain eta errepide askotatik ederki ikusi arren, ez dirudi Sarobek bisita askorik jasotzen duenik. Inguruan mendi erakargarriagoak ditu, eta baso trinkoz estalita egonik, batek baino gehiagok pentsatuko du ikuspegi handirik ez dagoela gailur honetatik. Eta horiek oker egonen dira, harrizo gailur dotoretik ikuspegi mugatu baina ederra izanen baitugu. Bide ederrek eramanen gaituzte hartaraino, eta ibilbide osoa hostapean izanik, mendi hau egokia da oso bero sasoietarako, ibilbide luzerik egin nahi ez dugunean eguzkipean kiskaltzen.

Gailurrean nabarmentzen den gandorrak jarraipena du IMko bizkarrean, baina erraz saihestu daitezke tarterik zakarrenak alde batetik nahiz bestetik. HEko bizkarra zabalagoa eta ibiltzeko xamurragoa da. Badira hainbat ehiza postu eta txabola zahar alde horretan. Artadiak, gainera, garbi eusten dio bere azpiari eta erraz ibili daiteke bizkarreko basoan barrena, ibilbidea luzatu nahi izanez gero.

Imágenes


****












****

****

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] Irurtzun - Sarobe, by inaxio