OltzorrotzEnviado por zuriain el 2017, Octubre 9 - 13:07.
![]() Oltzorrotz ©zuriain Haitz mutur ikusgarria da Oltzorrotz eta Mendaur eta Ekaitzara joaten diren mendizaleen arreta erakarri nahian ari dela ematen du, haien ohiko bideetatik aparte gelditzen dela jakitun balitz bezala. Ikuspegia zabala da tontorretik eta horregatik aukeratuko zuten bere garaian gotorleku izateko. Orain aurriak bakarrik antzeman daitezke, han-hemenka, gailurra inguratuz, baina harresi oin batzuk baino ez dira. Zakarra ematen du tontorrak, Iparraldetik batik-bat, baina bada hango lepotik gora abiatzen den bidezidor arin bat zailtasun handirik gabe tontorrerako bidea bilatzen laguntzen duena, haitzaren eskubi aldetik. Hegoaldeko isurialdeko hegi luzea gogaikarriagoa da eta nahiko trabatuta egon daiteke iratzea eta sasia dela eta tarte batzuetan.
|
![]() |