Abaunzko Harria

zuriain-k sortua, 2017, urria 13 - 12:58
Garaiera 701 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.610970, Y.4763415
WGS84 43.013452 N, -1.639561 E.
Beste izenak Abauntz
Abiapuntuak Arraitz
Gertu Ameztiko harria mendia, LANTZ (Amezti) trikuharria, Amezti 1 mendebalde tumulua, Andra Maria eliza, Amezti 2 ekialde tumulua, Arraitz-Orkin herria, XAFRAN 2 hego trikuharria, XAFRAN 1 ipar trikuharria, BIXURDIÑETA 3 hego trikuharria, BIXURDIÑETA zutarria, BIXURDIÑETA 2 ipar trikuharria, BIXURDIÑETA 1 ekialde trikuharria, KOPARAIN trikuharria, LOIKETA (Landertxetako bidea) tumulua.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Abaunzko Harria
Aritzalde ©zuriain

Historian, mapa batean agerturiko lehen mendia Nafarroan dago. Eta Abauntz du izena. Tira, hobeki erran, mapa Abaunzko harpean egin zen, eta parean dagoen Aritzalde edo San Gregorio mendia ageri da. Ordudanik 13000 urte baino gehiago joan dira, eta egun, harpe horietatik metro batzuetara antena bat ageri da. Progresoaren kontuak.
Tira, historia handiko bi mendi horietara joatea ez da zaila, baina gailurretara iriteak arreta pixka bat eskatuko digu. Abaunzko harpea (lamiziloa) bisitatzen badugu, hobe dugu handik jaitsi eta iparralderagoko lepotik abiatu, basoan barrena iritsiko gara ikuspegirik gabeko gailurrera. Aritzalde edo San Gregorioko gailurrera joateko pistara itzuli eta zubixka bat zeharkatuta, mendiko ipar lepora iritsiko gara. Handik xendrak erabiliko ditugu goiko harrietara iristeko. Azken metroak deserosoak dira harkaitzen eta zuhaitzen artean. Baina ikuspegirik gabeko gailur hori, erretataturiko lehen mendiarena jakinik, arramazkadak ez dira hain mingarriak izanen...

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

Abentura ederra

Kaixo mendizaleok.
Igoera hegoaldeko magaletik egin nuen, ez dago biderik eta abentura gustoko dugunoi gomendatuta. Goialdean, ospelez betea dago eta nahiko itxia. Jetsiera bestealdetik egin buen eta hobe alde honetatik igo eta jetsi. Erreferentzi bezala hormigoizko tapa bat dago ospelak hasi aurretik azken 100 metrotan eta tontorra zuzen gorantz joanda ahal den lekutik.
Ondo izan.