Sabaiza

Submitted by zuriain on 2018, March 26 - 20:54.
Altitud 951 m
Sistema
Location ED50 30T X.626577, Y.4721595
WGS84 42.634549 N, -1.457498 E.
Nombres alternativos Gardalain
Puntos de partida Moriones
Cerca Lantxurda mendia, San Vicente eliza, Sabaiza ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Sabaiza
Arangoitiko ermita, erdi erorian ©zuriain

Nafarroako Bizkaia Oibar eta Orbaibarren artean zabaltzen den zonalde oihantsua da. Garai batean hainbat herri egon ziren zonalde honetan, baina haiek despopulatzearekin batera, garaiko Diputazioak mendiak basotzea erabaki zuen, ingurune eder hau sortuz. Oihan hauek oso aspaldikoak ez direla jakinik ere, ederra da bide eta pista amaiezinetan barrena ibiltzea, ortzemuga osoa mendiek eta zuhaitzek hartuta, zenbaitetan Kanadako paisaiak gogoratzen zaizkigula.
Sabaiza gaina Lantxurda ezagunetik hegoaldera zabaltzen zen adar luze bat da. Punturik altuena Sabaiza izena, baina bildumazaleek hegoalderago dagoen Fayal izeneko gailur ezkutuko tako geodesikoa ere bisitatuko dute.
Kontuz ibili ehiza sasoiko larubateetan, uxaketak egoten baitira.

Imágenes


***

***

***

***

***

***

Ingurune bakartia.

kaixo mendizaleok.
Herenegun (2018-06-16) izan nintzen bertan Moriones herritik abiatuta. Herriko goialdean abiatzen den pista hartu iparreko norantzan eta 15 minutura bidegurutze batean (burdinezko hesia eta Getadar lur eremuan seinalatzen duen panela dago) ezkerrekoa hartu eta 10 minutura eskubira eta gorantza abiatzen den mendiko pista hartu eta goiko pista batera aterako zarete (tartean baseliza izandako arrastoak topatuko duzue).
Pistan eskubira jo eta 5 minutura berriz ere eskubira bidetxur batetik maldan gora gainalderaino eta hemendik bide batetik pista batera atera eta tontorrara joateko txarrantxa gurutzatu eta gainaldean egongo zarete.Ingurune bakartia erabat eta polita.
Ondo izan AIO.