Zaldibartxo ur-jauzia

Enviado por Jose el 2018, Abril 29 - 22:11.
Altitud 660 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.513697, Y.4760131
WGS84 42.991851 N, -2.833278 E.
Puntos de partida Parketxea
Cerca Txintxularra mendia.
Provincia Zuia.
Categorías .
images
Zaldibartxo ur-jauzia
Zaldibartxo ur-jauzia ©Jose

Baia ibaia Gorbeiako Natur Parkearen bihotzean jaiotzen da, eta hegoaldera bidean, putzu, jauzi eta bestelako txoko interesgarri asko eskaintzen ditu.

Oso erraza da ur-jauzi honetara iristea. Sarriatik errepide estu bat barneratzen da Natur Parkean, Parketxera iritsi arte. Aparkaleku handi bat dago bertan. Ibilgailua bertan utzi eta errepideari jarraipena ematen dion hartxintxarrezko bidetik aurrera egin behar da. Kilometro eskasera aurkituko dugu ur-jauzia gure eskuinean, bidearen ondoan.

Bisitari asko izaten ditu, uda garaian batez ere. Izan ere, ur-jauziaren barreneko putzua bainurako oso estimatua da.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****