ZepainEnviado por inaxio el 2018, Junio 28 - 20:37.
![]() Zepain tontorra ©inaxio Pagadiak menderatutako gaina, Mergelu mendiaren IMan. Tontorra bera pagadiaz inguratuta eta itsututa egon arren oso ingurune ederrean kokatuta dago, Utzi eta Gorriti herrien artean, pagadi, eremu karstiko eta larrez osatutako paisaiaz inguratuta. Tontorrean bertan harripila bat besterik ez dago, harkaitz multzo baten gainean, eta bertaratzeko bideak ez dira nabarmenak, baina nahiko eremu garbia da eta aldapan gora eginez asmatuko duzue. HMan badu gain zabal bat ikuspegi zabalagoa eskaintzen duena eta bertara gerturatzeko aukera emango digun bidezidorren bat edo besteren arrastoa duena, Mergelu aldetik etortzeko esaterako, ibilbidea osatu nahi izanez gero.
|
![]() |
Izena
Zepain. Horixe da Nafarroako Gobernuaren SITNA zerbitzuan gain horri ematen zaion izena. Xehetasun gehiago hemen: http://toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx?id=280233&lang=eu.