Behorlegi herritik - Behorlegi mendira Hauzkoatik

Enviado por Xabiaram el 2018, Agosto 20 - 21:32.
Tipo de itinerario Oinez
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Behorlegi, Mendibe
ABIAPUNTUA Behorlegi
Esquema Behorlegi herria (400m)-Orkatxo Ordokia-Elhorta saroa-Hauzkoa (1268m)-Landerre Lepoa-Behorlegi (1268m)- Egurtze Lepoa (910m)-Olhazar bordak-Urondoa-Behorlegi (400m)
Relacionados »Behorlegi (mendi)
Gora-behera1200 m
Luzera15 Km
Iraupena5:00 - 6:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Behorlegi herritik - Behorlegi mendira Hauzkoatik
Behorlegi (1268m) eta Landerre Lepoa (1072m), Hauzkoatik

Gaur (08-19) mendi honetan egon naiz egun pasa, egun eguzkitsu zoragarria ere izan dut.
Abiapuntu bezala Behorlegi herria izan da, bertan autoa aparkatu eta elizaren ondotik doan errepidea hartu dut, behin eliza igaroz hiru aukera daude, bata mendebaldeko bidea, bi ondotik doan bidezidorra eta hiru errepidea bera, nik lehen zatia errepideaz egin dut, bidezidorra ez dudalako argi ikusi eta beste bidea ere asfaltatua zenez... esan bezala errepidea jarraitu dut 700 metroko garaiera arte, herria 400 metrora dago, hemen ezkerrerako pista bat hartu dut, antena baterantz daramana, "Orkatxoa ordokia" deitzen da, eta aurrerantzean mendian zehar egin dut bidea zelaian zehar, Elhortako saroara lehenik (1.000m) eta hemendik Hauzkoa mendia (1268m) igo dut IM-ko senda jarraituz, mendi hau gain gaineraino dena zelaia da.
Hauzkoa tontorra zapaldu ondoren Landerre Lepoara jeitsi naiz Behorlegi (1268m) igotzeko, hau zuzenean igotzen da zelaian gora malda gogor samarrean baina astiro hartuz zailtasun handirik gabea. Goian harkaitzezko gandor luze bat irekitzen da ekialdetik-mendebaldera. 3 ordu eta 15 minutuko igoera.
Zerbait jan eta atsedena hartu ondoren, jeitsiera edo itzulera bidea egin behar.
Honetarako Egurgiko Lepoara jeitsi naiz gandorra mendebalderuntz jarraituz eta Harritzarte aldetik esandoko lepora heltzeko, inguru zoragarria hau benetan. Egurgiko lepotik (910m) beherako bidea Olhazar-eko bordak (700m) aldera doan pagadian barrena egin dut, Otsabeeta (500m) izeneko tokirantz jeitsiz bidezidorrean. Hemendik aurrera jadanik herriaren inguruan gaude eta bideari jarraitu besterik ez dago abiapuntura iristeko. 2 orduko jeitsiera.
Ibilbide gomendarria, egun pasa lasai bat egiteko.

Imágenes

***