Belagua-Lakhura

Enviado por Xabiaram el 2018, Agosto 22 - 21:26.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Izaba
ABIAPUNTUA Belaguako Bazterra
Esquema Belaguako Bazterra (1.000m)-Ezkilzarra-Belaguako Aterpea(1.400m)-Uturrotx-Kortaplanako Iboia-Lakhura(1.877m)-Kortaplana tontorra-Arrakogoitiko Lepoa(1.400m)-Juan Pito Ostatua-Belaguako Bazterra(1.000m)
Relacionados »Lakhura (mendi)
Gora-behera900 m
Luzera13 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Belagua-Lakhura
Lakhura (1877m), erpin geodesikotik

Egun erdiko itzulia (5 ordu) Belagua eta Lakhura artean.
Abiapuntua Belaguako Bazterrean dagoen aparkaleku zabalean, hasierako zatia ibaian zehar egin behar da, udan ez dago urik noski, 500 bat metro ondoren Ezkilzarra aldera igotzen den bidezidorra hartu behar da, lehenik errepidea gurutzatzen du eta ondoren zuzen jarraitzen du gorantz bide garbian Belaguako Aterperainok. Ondoren gune lau bat dago Arrakogoitiko Lepora daraman sendan zehar, hau jarraituko dugu mendebalderako norabidean Uturrotx-era irits arte, hemen iparralderako norabidea hartuko dugu Lakhura mendirantz doan bidezidorrean, ez dago batere argi markatuta bidea baina mapa edo track-en bat izanez jarraitu daiteke. Lehenik Koartaplanako iboira iritsiko gara eta hemendik Lakhura erpin geodesikoa duen tontorrera igoko gara, Lakhura nagusia honen atzean dago eta ia ez da ikusten erpineko tontorrera igo arte. 3 bat ordutan igo daiteke 900 metro inguruko desnibela gaindituz.

Behin tontorra eginda mendebaldera jarraituko dugu Nafarroa Garaia eta Zuberoa bereizten dituen gandorrean zehar, Kortaplanako tontorretik hasi eta Arrakogoitiko Lepoara iritsi arte. Zati hau nahikoa erraza da, beherantz doa gehienbat. Lepora heldutakoan Juan Pitoren ostatura zuzenean daraman senda jarraituko dugu, hemendik Belaguako Baztarreko aparkalekura itzultzeko. 2 ordu ingurutan egin daiteke jeitsiera.

Imágenes

***

***