2 – Auberge de Bavella 1.175 m. – Bergerie de Croci 1.550 m.

Enviado por ietxaburu el 2018, Septiembre 5 - 18:06.

17 km. 1.467 m. igoera metatua

Jendeari ostatu emateko atondutako saroia. Tfnoa: 982123310. Ondo antolatua dauka, dutxa epel eta guzti. Janaria ere badu salgai: ogia, saltxitxoia… Hau ere enkargatua nuen.

Bi aukera daude: behetik doan bidea (ofiziala) eta Col de Bavellan gorantz harkaitzen artetik egiten duen bariantea. Bigarrena gomendatzen. Bidean katez hornituriko pasartetxoa du baina inolako arazorik gabea.
Goiz erdian Refug. Asinautik igaroko gara. Erre egin zela jakinik, hemen loa egin beharrik ez izateko moduan antolatu nuen, baina gero ikusi nuenez, jaten ematen dute eta karpa bat dute jarrita barrenean lo egin ahal izateko. (Hemen tfno kobertura zegoen)
Asinau aterpetxearen ondoren, bideak Incudine (2.135 m) mendian gora egiten du. Tontorra baino 100 m. beheragoko lepoan, oraingo bide ofizialak tontorra utzi eta Bergerie de Croci (Croce frantsesek) aldera jotzen du. Lehengoak tontorretik jarraitzen zuen. Hala ere motxila lepoan utzi eta 10/15 minutuan goian zaude.

AdjuntoTamaño
02 Bavella - Croci.TRK75.5 KB
02 Bavella - Croci.GPX64.33 KB