Kaztelualdea

zuriain-k sortua, 2018, abendua 4 - 22:03
Garaiera 714 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.644119, Y.4741636
WGS84 42.811858 N, -1.238539 E.
Beste izenak Kasturaldea
Abiapuntuak Ongoz
Gertu San Clemente eliza, Zipuru mendia, San Martin eliza, Inmaculada eliza, Llegorbemendi mendia, San Juan Bataiatzailea eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Kaztelualdea
Kaztelualdea, hegoaldeko isurialdea ©zuriain

Bere txikian, Kaztelualdea ikusgarria da. Areta ibaia goitik zaintzen duen harkaitz zorrotza gaztelu baten edo historiaurreko herrixka baten kokalekua izanen zen, egun eraikuntza arrastorik ikusgai ez badago ere gailur harritsuan. Biderik ez genuen aurkitu, eta beheko aldean landareekin eta goikoan harri pikuekin borrokatu behar izan genuen. Baina merezi du talaia bitxi hau bisitatzeak. Nolanahi ere, kontuz ibili harrietan, batez ere euria edo izotza egonez gero.

Irudiak

***

***

***

Mendi ederra

Kaixo mendizaleok.
Udara honetan izan nintzen bertan eta abiapuntu bezala Ongotz herriko bidegurutzea pasa eta gutxira 17.km inguruan errepideko ertz batean eskubita bide bat abiatzen da fgalsoro txiki batera eramaten gaituena. Bertatik mendia aurrez aurrez dugu eta horretarako, arriskurik gabe baina, kontuz eta arretaz eta batzuetan 4 hanketan tontorrera irits gaitez, jakinda hasieran zuhaixkaz eta sasiz itxita dagoela baina, pasagune irekiak topatu daitezkela. Behin tontorrera iritsita ikusmira ederra da.
Besterik gabe ongi izan .