FLOREAGAGAINA* megalitoa

Tipo Megalitoa.
Zona TXORITOKIETA-SANTIAGOMENDI.
Descubrimiento I. Elizegi Egilegor
Ubicación
· WGS84 43.288460 lat., -1.911862 long.
· ED50 30T X.588383, Y.4793632
· Ubicación exacta (~25m)
Autenticidad Ez da monumentu megalitikoa.
Cerca AITZETAKO TXABALA trikuharria, BERROZPIN III trikuharria, BERROZPIN IV trikuharria, BERROZPIN V trikuharria, BERROZPIN II trikuharria, TXORITOKIETA zutarria, Santo Kristo ermita, BERROZPIN I trikuharria, Txoritokieta mendia, Txoritokieta gotorlekua, San Marko gotorlekua, Kutarro gotorlekua, MARIOLA zista.
images
FLOREAGAGAINA*
5 ©inaxio

Descripción

Muino txiki baten gailurrean dago, Floreaga baserritik Zamalbidera luzatzen den bizkarrean, haritz baten itzalean. Badira beste haitz handiago batzuk inguruan. Bi arlosaren ertzak ikusten dira lur-azalean. Nabari dira inguruan tumulua osatuko luketen beste arri batzuk, baina lurrean oso sartuta daude.
Tumuluaren diametroak 6 metro inguru neurtzen du eta zenbait harrik peristalitoa osatzen dute.

Imágenes

***









Ez omen da megalitoa

Floreagagainako balizko trikuharriari buruzko Manu Zeberioren mezua:

"...argazkiak ikusi ditut eta Jexux Tapiak eta biok toki hori ondo ezagutzen dugula konturatu naiz. 2010an zundaketa txiki bat egin genuen eta nahiz eta itxura ona izan, ez zen ezer azaldu, gainera harriak bertako harkaitza ziren.
Bi harriak dauden tokian (ustezko ganbara) zundaketa bat egin genuen eta bertako harkaitza zela ikusi genuen. Ezezaguna den une batean norbaitek harriak atera zituen hortik eta horregatik gelditu zen itxura horrekin."

Beraz, sinestezina bada ere, badirudi ez dela megalitoa.

Lastima. Lekua aproposa

Lastima. Lekua aproposa iruditzen zait oso. Trikuharria egin ez zutenei eskatu beharko dizkiegu kontuak.
Ez dut halere fitxa ezabatuko, erreferentzia bezala utziko dut hurren aurkitzen duenarentzat.

Makineria handia ibilia da

Makineria handia ibilia da azken aldian itxura batean inguruetan eta harri mutur asko ikusten da zartatuta edo birrinduta. Duela gutxi pinudi batek estaltzen zuen inguru hori; orain nahiko inguru garbian dago.

Inguruan bada beste harri eremu gehiago, baina oso lardaskatutako eremuak dira. Harrobi zaharrak, ehiza postuak, eraikin zaharren arrastoak, oso eraldatutako ingurunea da hori. Lekuak aproposa dirudi, baina ez da beharbada ezer izango.

Trikuharria izan daiteke

Aupa Iñaxio, argazkitan ikusten denez, ematen du baietz izan daitekela trikuharria. Saiatuko naiz egun hauetan bertaratzen ikusteko. Noiz aurkitu zenuen?

Atzo aurkitu nuen. Egia esan

Atzo aurkitu nuen. Egia esan askotan pasa naiz inguru horretatik bizikletaz eta aspaldi nengoen begiratu bat eman behar nuela esaten, baina atzo otu zitzaidan miaketa egitera joatea.

Bertara heltzeko hauxe bide egokiena: https://www.gpsies.com/map.do?fileId=lxqionkskqromwcq

Ibilbide horren hasieran bada kotxea uzteko lekua, bidegurutzean bertan. Zamalbidetik heldu zaitezke horra.