ErbinagaburuaEnviado por zuriain el 2019, Marzo 20 - 09:03.
Erbinagaburua, hegoaldetik ©zuriain Gutxi falta du Erbinagaburuak 1000 metro izateko. Agian horrek, mendien soka nagusitik apur bat bazerturik egotearekin batera, eragin du mendizaleen artean oso ezaguna ez izatea, nahiz eta garai batean zerrendetan agertu, Alto de Lerga izenarekin. Mendia pinu eta aritzen baso zabalek estalita dago, txangoa edertzen dutenak, baina gailurretiko ikuspegia oztopatzen dutenak, eta oraingoz haizerroten izurritea saihestu du. Mehatxua, hala ere hor dago: hurbileko Basagarko parkea gutxi balitz, Eslaban estatuko haizerrotarik garaiena instalatu zuten 2018an: 160 metroko egitura bat.
|