Santiomendi eta Atxurro Epelatik

Submitted by inaxio on 2019, March 25 - 20:20.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Astigarraga, Hernani
ABIAPUNTUA Epela
Esquema Epela - Mugaritz (Otsazulueta) - Imiya - Santiomendi - Agineta - Atxurro - Añoa - Epela.
Relacionados »ARREGINEA (megalito) »Santiago (eraikin) »Santiomendi (mendi) »Atxurro (mendi) »Santiomendi eta Atxurro Epelatik (ibilbide)
Gora-behera450 m
Luzera12 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Santiomendi eta Atxurro Epelatik
Haritz ederra Markesbason

Santiomendi oso mendi ezaguna da inguruetan eta erraza da tontorrera heltzea, porlanezko bide zabaletan gora, autoz joanda. Horren ondorioz jende askok mendia ezagutzen duela uste du, ikusi beharreko guztia ikusia duela. Ibilbide honen asmoa mendiaren beste ikuspegi bat ematea da, bide basati eta bakartiak erabiliz, ahal den neurrian asfalto eta porlanezko bideak saihestuz eta, bide batez, inguruko beste tontor nabarmenenak bisitatuz. Atxurro da horietako bat, badenik ere inork gutxik dakiena, ehiztari batzuk kenduta.

Ibilbidea Epelako parkean hasten da. Laster erreka bazterreko pista zabala utzi eta basoan barrena aldapan gora abiatzen den bidezidor estu bat bilatu behar dugu (gasbidea edo beste hodiren bat pasatzean egindako bidea da). Laharrak estu hartutako bidea da eta gerta daiteke hilabete batzuk barru erabat itxita egotea (ibilbidea 2019ko martxoan egina da). Hala izanez gero jaitsieran erabilitako bidea erabil daiteke igoerarako ere, Añoa aldeko porlanezko bidea.

Gorago arrastoak Mugaritz jatetxera eramango gaituen zeharbide luze bat jarraitzen du, Markes Basoan barrena, gora-behera handirik gabe. Bide bera egin daiteke erreka bazterretik, baina hura aspergarriagoa da. Mugaritzen Santio Bidearekin egingo dugu eta hari jarraituko diogu tarte batean, Imiya tontorrera igotzeko arrastoarekin topo egin arte (erne!, langa txiki bat da bide-bazterrean, erraza da oharkabean pasatzea).

Imiyako kaskotik Santiomendirainoko bidea nabarmena da. Hurrengo gaina, Agiñetakoa, hesiz inguratuta dago eta ez dago tontorrera heltzerik; hesia inguratuz helduko gara Arregineako harrespilera eta handik Ermaña jatetxera.

Ermañatik aurrera errepideari jarraituko diogu tarte batean, laster ezker aldetik berriro mendian sartzeko. Bizkarrari jarraitu helduko gara Atxurroko IEko lepora. Handik bizkarrari jarraituz berehala helduko gara tontorrera, baina ez dago aurrera egitetik. Tontorra bera eremu pribatu batean dago eta eremu hortatik kanpo dena sasiak hartuta dago. Atzera lepora itzuli eta handik behera egiten duen bidezidor bati jarraituz inguratuko dugu Atxurroko bizkarra eta aipatutako eremu pribatua Añoa aldera jaisteko.

AdjuntoTamaño
epela-santiomendi.gpx131.04 KB
Imágenes