Ubide-Arralde-Gorbeia

Enviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:16.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Ubide
ABIAPUNTUA Ubide
Esquema Ubide-Eneabe-Bastelarra-Arralde-Arimegorta-Altamiñape-Gorbeia-Egiriñao-Zastegiko Landa-Altamiñape-Undabe erreka-Ubide
Relacionados »Gorbeia (mendi)
Gora-behera1200 m
Luzera24 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Gorbeiarako igoera egin dut Ubide (568m) herritik abiatuta eta Arraldeko bideskatik. Lehen pausua Eneabe (711m) tontortxora igotzea, ondoren Bastelarra (851m) eta azkenik Arralde (945m) tontorrak igo behar dira.
Behin hiru tontor hauek igota gaineko bideskatik goaz Arimegortarainok (910m), 2,5 ordu.
Hemen hasten da Gorbeirako (1482m) igoera nagusia, ikus daitekeen bezala metro asko gelditzen dira oraindik igotzeko, baina poliki-poliki bidea egiten da azkenean tontorrera iritsi arte.
Tartean trikuharriren bat ere ikus daiteke bidean.
Jeitsiera bidea Gorbeitatik Egiriñaorako bidea hartuz egin nuen, eta hemendik Zastetiko Landatik Altamiñapera doan sendatik, azkenik Ubidera zuzenean daraman pista hartu arte.
Igoera 4-5 ordu, itzulera 3 bat ordu.

AdjuntoTamaño
ubide-arralde-gorbeia-egirinao-ubide.gpx97.66 KB
Imágenes

***