Ereta

Enviado por zuriain el 2019, Mayo 2 - 09:03.
Altitud 892 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.652836, Y.4735487
WGS84 42.754822 N, -1.133638 E.
Puntos de partida Aspurgi
Cerca Santa Luzia ermita, Jebos mendia, Paco Mayor mendia, San Roman eliza, Monitas mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Ereta
Ereta gaina ©zuriain

Rakas eta Zaraitzu ibarrak bereizten dituen mendikatean, Ereta gaina pinudiak estalitako mendi ez oso nabarmen bat besterik ez da. Gailur itxitik ez dugu paisaia handirik ikusiko, eta batzuetan sasiak baztertu beharko ditugu harainoko bidean. Hala ere, Naturaz bakardadean gozatu nahi izanez gero, inguru hauek apartak dira, batez ere ehiza sasoitik kanpo joaten bagara. Eta pinu masak uzten digun une bakanetan, Nafarroa ekialdeko paisaia zabalez gozatuko gara.

Imágenes

***

***

***

****

***

****

***

Related nodes

Inguru bakartia.

kaixo mendizaleok.
Heranegun egin nuen tontorra (2019-06-08) horretarako kotxea Ustaziko autobus geltokian utzi eta Nabaskozeko norantzan errepidetik joan 500 metro eskubita pista bat hasten delarik abiada 30 mugatzen duen seinalea dagoelarik. Metalezko hesia pasa eta ordu laudenean ezkerreta txabola batera eta bailara itxi batera iritsiko zarete. Hesi batekin topo egingo dezuen, non, gune partikularra jartzen duen, baina eskubitik abiatzen da bidea eta berau bailara eta zelaitik doa bukaeraino. Orduan malda gogorrean gora bidetxur antzeko bat hasten da, gune garbia eta zuhaitz batzuen enborretan plastikozko arrastoak daudelarik.
Gainaldera iritsita, ezkerretan txarrantxa pasa tontorra iparretik inguratu eta buelltan tontorrera iritsi.
Inguru bakartia baina zoragarria.