Urra-Krezmendi-Larraitza-Urra

Enviado por Xabiaram el 2019, Julio 28 - 11:07.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Ameskoabarren
ABIAPUNTUA Urra
Esquema Urra-Mandabide-Krezmendi (1118m)-Mandabide-Krezmendi Hegoa-Larraitza-Urra
Relacionados »Kerezmendi (mendi)
Gora-behera700 m
Luzera12 Km
Iraupena2:30 - 3:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Urra-Krezmendi-Larraitza-Urra
Krezmendi Hegoa (1118m) tontorra

Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Urra herrian abiatzen da, herrira iritsi baino aurreko bihurgunean egia esan, autoa bidearen bazterrean utzi eta Iturriotz izeneko tokitik gora doan pistaren ondotik igoko gara Larraitza edo Mandabideko Leporaino. Igoera izugarri polita da pista ondoan badugulako ere bidezidor bat errekastoaren ibilbidea jarraitzen duena, hau jarraituz gero xarma du igoerak. Ia 300 metroko desnibela gaindituko dugu tarte honetan.

Behin lepora iritsita Krezmendi (1118m) tontorrera, bi tontorretara egia esan, igoko gara, nik lepotik tontorretako batera igo nintzen lehenik eta ondoren lepora jeitsi eta bigarren tontorrera (jauzi arriskutsu samar bat duena) igo nintzen. Jarraian Larraitza (1055m) mendira ere igoko gara, magalean megalito bitxi pare bat ikusteko aukera ere izango dugularik, "Larraitza zutarria" eta "Sangris eraztun-tumuloa" hain zuzen.

Hona arteko bidea ordu pare batean egin dugu, eta orain itzulera egitea dagokigu, hau Larraitzan ipar-ekialdeko sendatik Mandabide Lepora joanez eta hemendik igoerako bide beretik Urrara jeitsko gara, esan bezala tarte hau niri senda zoragarria iruditu zitzaidana jarraituz egingo dugu. Ordubetean behean egongo gara.

Imágenes

***

***

***