BEROATE trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ARAITZ.
Secuencia cultural Neolito-Brontzea.
Descubrimiento I. Elizegi Egilegor (2019-8-18)
Ubicación
· Alt.: 365 m.
· WGS84 43.018080 lat., -1.970774 long.
· ED50 30T X.583973, Y.4763545
· Ubicación exacta (~25m)
Autenticidad Zalantzarik gabea.
Estado Oso kaltetuta.
Cerca Zigadia eremu tumularra, Irulegi mendia, Ariztiaundia tumulua, Ariztiaundia* zutarria, San Donato 2 tumulua, San Donato 3 tumulua, ARIZTIAUNDIA eremu tumularra, San Donato* etxola hondoa, Irulegi eremu tumularra, San Donato 1 tumulua, Goikola burdinola, San Donato ermita, Santa Krutz ermita, Arsuaga etxe aipagarria, Arritxu mendia, Betelu herria, Indianoetxea jauregia, San Pedro eliza, Apeztegizarra etxe aipagarria, Errazkin herria, San Martin eliza, Asunción eliza, Santiago eliza, Orellako ermita ermita, Orella jauregia, Intza herria.
images
BEROATE
5 ©Iñigo Txintxurreta

Localización

Betelutik Errazkin aldera, San Donato ermitara igotzen den bidearen bazterrean dago.

Descripción

Bi harri ikusten dira lurrean sendo sartuta, bata bestearen aldamenean, perpendikularki, sasi artean pixka bat ezkutatuta. Tumulua ez da nabarmena; ikusten dira nonahi harri muturrak, baina tumuluaren egitura ez da nabarmentzen. Beheraxeago harresi bat dago, metro gutxira; han izango dira beharbada falta diren harriak.

AdjuntoTamaño
31-10-01-01 Dolmen Beroate.pdf1.01 MB

Fuente: Beste bat.

Imágenes

***

***

***

***

***





Zorionak!

Zorionak, Inaxio!
Segi horrela!, noizean behin sorpresa megalitikoren bat ematen diguzu eta.
Jarriko al duzu aurkikuntzaren data?
Gero arte!

Jarri dut aurkikutzaren eguna

Eskerrik asko Alfonso eta Iñigo!

Lan ederra egiten egiten duzue inbentarioa osatzen eta besteok animatzen! Eskerrik asko zuei!

ZORIONAK!

Gaur Beroate inguruan ibili naiz eta konfirma dezaket Iñaxiok aurkitutako egitura trikuharria dela.
Ganbara aldera pixkat garbitu ondoren garbi ikusten da, baita inguratzen duen 10 metrotako tumulua, hein haundi batean hegoaldean galtzarak deseginda baina oraindik nabarmena.
Momentuz Beroate bezala izendatzen dugu eta kontutan hartu behar da baliteke Araitz bailaran aurkitutako 1. trikuharria izan daitekela.
Zorionak Iñaxio!

trikuharri berria?

Ez dut uste eremu horretatik ibili garenik, beraz joan beharko dugu ikustera. Milesker eta ea zorterik badagoen!

Lekua ez zait horren

Lekua ez zait horren aproposa iruditu, baina ez dakit zer bestetarako egon daitezkeen han harri horiek. Ez du ematen mugarriak direnik (ez da gaur egun mugarik bertan).

Bestetik, goraxegago dagoen Beroate/Irulegi (mapatan ikusitako izenak) gainalde guztian, nonahi, tumulu antzeko harri pila ugari ikus daiteke, tamaina eta itxura desberdinetakoan, eremu tumular baten antzera. Iñigo, Alfontso, ibili al zarete inguru horretan?