Añuki

Enviado por zuriain el 2019, Septiembre 11 - 09:53.
Altitud 924 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.649851, Y.4737526
WGS84 42.773765 N, -1.169558 E.
Puntos de partida Adoain
Cerca Kurkuxulo mendia, San Pedro eliza, Argumeta mendia, San Julian eliza, Narbaiza mendia, San Esteban eliza, Adoain herria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Añuki
Añuki mendia ©zuriain

Urraulgoitiko herriak urrun badauze, Adoain are isolaturik dago, hamabi kilometroko errepide bihurgunetsu baten amaieran. Eta hala ere, osasun onean dago, eta harrizko etxeak ezin ederragoak dira. Ez da meritu makala, herri despopulatuz jositako lurralde batean.

Añuki (924m) eta haren iparraldean dagoen Esteleski (919m) harrizko gandor zorrotzak dira, pinudi zabalen gainean gailentzen direnak. Aspaldi desagertu ziren nekazaritza eta aziendak mendi hauetatik, eta bideek zabalik iraunen ote duten kezka hor dago. Harrigarriro, gailur ahaztu hauek ez digute zailtasun handirik jarriko, eta noizbehinka sasiren bat baztertu beharko badugu ere, xendrak oraindik ibiltzeko moduan daude. Bi gailurrak lotzen dituen bide bat ere aurkituko dugu, txarrantxaren parean dabilena.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***