AngelEnviado por zuriain el 2019, Octubre 8 - 10:04.
Angel gaina, Cruzatetik ©zuriain Jenarizko mendiak Miranda de Arga herriaren ekialdean zabaltzen dira. Altuera beretsuko gainek osatzen dute mendilerroa, eta nahiko itxura desberdina azaltzen dute segun eta nondik ikusi: ekialdeko isurialdean soroak ia tontorretaraino iristen diren bitartean, mendebaldean malkarrak eta baso landatuak dira nagusi. Gure mendiko gailurretik hurbil, El Angel izeneko ermitaren hondakinak ikusiko ditugu, nahiko itxura oneko eraikina, tamalez teilatua falta zaiona.
|