Otieta-Adarra

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 7 - 23:27.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Andoain
ABIAPUNTUA Otieta
Esquema Otieta-Usabelartza-Oindo-Adarra-Mantale-Otieta
Relacionados »Adarra, Agerre (mendi)
Gora-behera900 m
Luzera14 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otieta-Adarra
Adarra (819m) postontzia

(2019-12-01) Goiz pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Ibilbidea Otietako Parkean abiatzen da, bertan aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Berehala hartzen dugu Muntto alderako bidea, hasieran galtzada antzeko bati jarraitzen diogu gaztainadi artean Idoiagako bordara iritsi arte, hemen ezkerrera geldituko zaigun bidezidor aldapatsu estu bat hartuko dugu gorantz Munttoko zista eta tontorraldera eramango gaituena.

Jarraian Usabelartza aldera igoko gara, Etxemendiko pinudian gora doan bidezidor estu eta maldatsua hartuko dugu Aizkorrigain lepora eramango gaituena, hemendik Usabelartza (673m) tontorra zapalduko dugu. Harkaitz ikusgarriak daude inguru honetan. Ibilbideari jarraituz Usobelartzako zohikaztegia aldera joko dugu, hau Gipuzkoako zohikaztegi zabalena omen da.

Atseden tarte baten ondoren, Oindo (785m) igotzen hasiko gara, 200 metrotik gorako desnibela du, zelain gora igo behar da, eta tontor belarditsura iritsiko gara, bertan postontzia eta erpin geodesikoa ere badaude.
Aurrera eginez Agerreko Zabala lepora jeitsiko gara eta berehala Adarra (819m) tontorrera igo, 100 metro inguruko desnibela. Inguruan dauden harrespila ugari ikusteko aukera ere izango dugu, "Tximistako Egia" eta "Elurzulo" deiturikoak.

Ondoren Mantaleko aterpera jeitsiko gara, hau aterpe irekia da eta txukun samar dago. Hemendik jadanik Otietara itzultzea besterik ez zaigu gelditzen, lehenik bidezidor estu bat jarraituko dugu pinudian behera eta gero mendiko pista zabal batera iritsiko gara eta Eltxemendi ingurutik Otietaraino eramango gaitu ordubeteko ibilaldian.

Imágenes

***

***

***