Hernialde-Herniozabal

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 9 - 19:41.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Albiztur, Hernialde
ABIAPUNTUA Hernialde
Esquema Hernialde-Mendigain-Lizarbakarra-HERNIOZABAL (1011m)-Ubeltz-Kurpitu-Udeta-Herniozabal
Relacionados »Herniozabal (mendi)
Gora-behera800 m
Luzera12 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Hernialde-Herniozabal
Lizarbakarra, lepoa eta zuhaitza

(2019-11-24) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldia Hernioalde herrian bertan abiatzen da, autoa pilotaleku ondoko aparkalekuan utzita.
Izarre auzora aldeko bidea hartuko dugu eta hona iritsi eta berehala ur-depositoaren eskubira dagoen senda hartu eta zuzen ekingo diogu gorantz Fraileburu aldeko zelaigunera iritsi arte. Hemen pistarekin egingo dugu bat eta jarraitu Mendigain (672m) mendixkaren parera iritsi arte, hemen tontortxora igoko gara eta mendebaldetik jeitsi.

Gero Lizarbakarra alderako senda hartuko dugu ezkerrera, kilometro bat inguruz jarraituko dugu Lizarbakarra Lepora iritsi arte. Hemen lepoan dagoen borda pasa eta lizar bakartia bisitatu ondoren iparralderako norabidea hartuko dugu Herniozabal (1011m) tontorrera igotzeko.
Behin tontorra egindakoan aurrera jarraituko dugu gandorrean zehar Ubeltz (1017m) tontorreraino.

Jarraian itzulera bideari ekingo diogu, lehenik Ubeltz jeitsiko dugu mendebalderantz Aizpeleko leporaino eta hemen hego-ekialdeko norabidea hartuko dugu Kurpitu aldera, aldapan behera Aizkorri bailarako pistara jeitsi arte, pista honi jarraituko diogu mendiaren hegaletik eta gainerakoan zeharbide nabari bati jarraituko diogu Lizarbakarra eta Mendigain hegotik doana hasierako Izarre eta Hernialde herrira itzuli arte.

Imágenes

***

**