Irura-Uzturre

Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 10 - 22:15.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Irura, Tolosa, Villabona-Amasa
ABIAPUNTUA Irura
Esquema Irura-UZTURRE (730m)-Loatzo-Irura
Relacionados »Loatzo (mendi) »Uzturre (mendi)
Gora-behera750 m
Luzera11 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Irura-Uzturre
Uzturre (730m) tontorra

(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.

Gaina egin ondoren beherantz egiten du bideak Belabieta aldera mendiaren bizkarrari jarraituz, bizkar honen erdialdean Artxipilagara daraman bidea hartuko dugu ezkerrera, eta hemendik Loatzo (633m) gainera daraman bidezidorra. Gain honetan aterpe bat eta inguruan mahahi panoramiko bat ere badaude.

Irura herrira jeisteko gainerako bidean pista zabala dago, hasierako tartean pinudiko bidezidorrean egiten dena salbu.

Imágenes

***

**