Aresketa-Axkorrigain-Lekanda

Enviado por Xabiaram el 2020, Enero 4 - 10:45.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zaila
Lurraldea Orozko
ABIAPUNTUA Aresketa
Esquema Usabel-Urigoiti-Aldabide urjauzia-Axkorrigain-Supelegor-Atxulo-Arranobaltza-LEKANDA (1309m)-Igalerantz Pasabidea-Atxulo-Ordeko iturri-Urigoiti-Aresketa
Relacionados »Lekanda (mendi) »Igalirrintza (mendi) »Supelegor (leize) »Atxulo (leize) »Arkuaxpe (leize) »Axkorrigan (mendi)
Gora-behera1250 m
Luzera17 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Aresketa-Axkorrigain-Lekanda
Lekanda (1309m) atzean Arraba

(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.

Hemendik Urigoitira eramango gaituen bidezidorra hartuko dugu, ibilbide labur bezala markatuta dago. Herria pasa eta aurrera jarraituko dugu Elizkin atseden-lekura doan bidetik, dena zuzen. Hemen gorantz jarraituko dugu basobidean, pinudi bat pasatu eta Aldabide ur-jausirantz doan bidea hartuko dugu eskuinera. Lehen ordua egingo dugu zati honetan.

Ur-jausia ikusi eta Axkorrigain (1097m) mendi tontorrera eramango gaituen horma igo beharko dugu, malda handikoa da, hasieran lauagoa baina gora egitean zutikatzen doa, goialdean belar luzeari helduta igo behar da, lehorra egonez gero ez dago irristatzeko arrisku handirik baina kontuz samar hartzea komeni da. Bestela igoera gozagarria egiten da kanalean gorako bidean. Azkenean Atxaragun eta Axkorrigain tontorren arteko lepora iritsiko gara, eta hemendik Axkorrigain (1097m) tontorrera joko dugu harkaitz arteko bidezidorrean. Tarten honetan bigarren ordua joango zaigu.

Hurrena Supelegor leizera jeistea izango da, Itxinako kareharrizko ingurunean barneratuko gara bidezidorrean aurrera eta laister iritsiko gara leizera, atari handia du eta barnealdea ere zabala. Argazki batzuk atera eta aurrera jarraituko dugu, baina laister beste leizezulo berri bat aurkituko dugu, Arkuatxako haitzuloa izenekoa, hemen leizezuloaren alde batetik sartu eta bestetik irtengo gara bidezidorrari jarraituz, Atxulo alderako norabidean betik, Lekanda mendirako bidegurutzera iritsi arte. Hirugarren ordua joango zaigu Supelegorreko tarte honetan.

Orain goizeko azken zatiari ekingo diogu, Atxuloko atetik Lekanda tontorrera doan gandorra pasako dugu, bidean aurkituko ditugun beste tontor batzuk ikutuz, Arranobaltza (1284m) eta Igalirrintza (1304m) batik bat. Astaparreta (1185m) ere badago baina nik hasieran mendebalderago dagoen bidezidorrari jarraitu nion eta gero hegaletik jarraitu behar izan nuen eta tarte hori gainditu nuenerako esandako lehen tontor hau atzera utzita nuen, 1200 metrora dagoen lepora iritsi nintzenez.
Hemendik aurrera gandorrari jarraitzea besterik ez, ikuspegi ederraz gozatuz, lehenik Arranobaltza tontorra eta jarraian Igalirrintza eta azkenik, Lekanda (1309m) harkaitz eta zelaigune arteko bidezidorrean. Tontorreko argazkiak egin eta atseden bat hartzeko une egokia, jadanik laugarren ordua beteta dugula kontuan izanik.

Arratsaldea jadanik eta itzulera bideari ekin beharra dago, ni lehenik Lekandatik Igalerantz Pasabidera jeitsi nintzen, eta gero Itxina barnetik doan bidezidorrari jarraitu Atxulora arte, tarte batzuetan nahiko lauso da bidea eta komeni da GPS-ren bat eramatea, gehienbat segurtasunez ibili ahal izateko. Zati honetan pagadi baso eta elurzulo ugari ikusiko ditugu, polita da ibiltzeko ere. Bidearen amaieran Atxuloko haitzulora iritsiko gara, Itxinara sartzeko harrizko atezulo ikusgarria da hau, argazki batzuk egin eta beherantz jarraituko dugu. Itzuleraren lehen ordua.

Itxinaren iparraldeko hegaletik behera jeitsiko gara zelaigune zabalean Ordeko iturriaren ondotik eta Odieta izeneko belardian zehar, hemendik Itxinako Atxak bezala ezagutzen diren harkaitz orratz batzuk paregabe ikusteko aukera izango dugu.
Gainerakoan goizean gorako norabidean egin dugun bide tartean sartuko gara, Urigoiti herrira lehenik eta Aresketa auzora ondoren. Itzuleraren bigarren ordua beteko dugu tarte honetan.

Imágenes

***

***

***

***

***

***