Orniategi

Orniategi
Orniategi errota, Asteasu ©inaxio
Nombres alternativos
Urniategi
Tipo de monumento Errota
Municipio Asteasu
Siglo No disponible
Estado Suntsitua
Ubicación ED50 30T X.572738, Y.4782985
WGS84 43.194270 N, -2.106090 E.

Hala dio bertako panelak:
"Urniti edota Urniategiko kontzeju-errota zaharra, Erreka bailarako beste batzuk bezala, XVI. mendean eraiki zuten arren, gaur egun dagoena XVIII. mendekoa da eta XX. mendearen hasieran erre zen; horregatik, baztertua utzi zuten, harik eta 2014an Burdina Taldeak berreskuratu zuen arte.
Denbora horretan zehar errentan jarri zieten hainbat mazterri, besteak beste, Ignacio Aldaiturriagari (1710), Pedro de Arillagari (1746), Juan Bautista de Urcolari (1775), Agustin Trecu eta Ignacio Urkiari (1798) eta abarri.
Eraikinak, oso hargintza onekoa, bi ehotze-harri pare zituen, garia eta artoa ehotzen zituztenak hurrenez hurren. Aldameneko baserriarekin batera eraiki zuten, eta bertan errotaria bizi zen. Berak, errotako lanez gainera, nekazaritza- eta abeltzaintza-lanak ere egiten zituen.
Ballarako bide nagusiaren ondoan kokatu zutenez, errota bezero eta oinezkoen bilguna izan zen, baita zurrumurru eta berrien zabalgune ere.
Errotari ura ekartzen zion ubidearen bazterrean zegoen bide haren ildoaren gainean eraiki zuten egungo errepidea, 1954an. Horretarako, bia ubidea, bai errotaren kanaltxoaren zati bat deuseztu behar izan zituztenez, errota erortzeko zorian geratu zen."

Imágenes