Puntallo

Enviado por zuriain el 2020, Junio 22 - 12:16.
Altitud 1018 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.651337, Y.4729765
WGS84 42.703614 N, -1.153486 E.
Nombres alternativos Pioren puntalloa
Puntos de partida
Cerca San Quirico ermita, San Quirico mendia, FAULO trikuharria, PUENTE de BIGUEZAL (Oxoski) trikuharria, Ososki mendia, Santa Eulalia eliza, Santa Kiteria ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Puntallo
Puntallloak eta San Kiriko ©zuriain

Puntallo Illon mendilerroko azken gaina dugu mendebaldetik. Gandor zorrotza da, San Kirikotik baso trinko batek bereizita. Badirudi garai batean ehiztariek postuak eduki zituztela mendi sokan, baina egun hondakinak besterik ez da geratzen. Zoritxarrez, gandorrean zehar zebilen bidexka ere zati askotan desagertu da, eta zaila da aurrera egitea zenbait tokitan. Hala ere, badago aspaldi honetan zabaldurduriko bide bat Biotzaritik bertatik abiatzen dena eta gandorreraino eramanen gaituena, xingola urdinekin apainduta. Bide hau lepoan amaitzen da, eta hortik aurrera lehen aipaturiko bidexka bilatu beharko dugu. Bi gailur daude, mendebaldekoena izanik garaiena. Bietara iristeko borroka dezente egin beharko dugu azken metroetan. Saria, paisaia zabalen moduan bilduko dugu.

Imágenes

****

***

****

***

***

***

***

***

Paisaia ederra, bide amorragarria.

Kaixo mendizaleok.
Uda honetan izan nintzen bertan eta nahiko zaila izan zitzaidan tontorrera iristea. Bigotzaritik abiatuta, pista hartu, San Kirikora doana (aukera dago bidexkak hartuta ibilbidea aurrezteko) eta ni baselizaraino iritsi nintzen lehenengo eta ondoren mendebalderantza gandorra ezkerrean nuela basotik malda handian beherantza. Hasieran eramangarria, baina garai bateko ehiza bidetxur horregatik ez balitz, ez dakit tontorrera iritsiko nintzatekenik. Orain bidetxur hori, gune askotan itxi xamar dago, baina ez dago beste aukerarik eta azken metroak tontorrera iristeko sasi eta ezpel itxien artean borrokan gora, azkenean paisaia ederraren aurrean egoteko. Ondoren itzulera bide beretik egin nuen eta borroka bera jaraitzen du baselizaraino iristeko.
Ongi izan.