Txinkorta

Submitted by inaxio on 2020, Junio 28 - 10:33.
Altitud 757 m
Sistema
Location ED50 30T X.569918, Y.4776960
WGS84 43.140293 N, -2.141553 E.
Nombres alternativos Txinkortako Punta
Puntos de partida Albiztur, Bidania, Azkonabieta mt.
Cerca Iriarte jauregia, Santa Ageda ermita, Santa Ana ermita, Albiztur herria, Jasokundeko Andra Maria eliza, Mendikute mendia, San Bartolome eliza, Bidania herria, Muñoa jauregia, San Gregorio ermita, ARTEGIETA eremu tumularra, ARTEGIETA II eremu tumularra.
Provincia Albiztur, Bidania-Goiatz.
Categorías .
images
Txinkorta
Tontorra ©inaxio

Albiztur eta Bidania bereizten dituen mendialdeko tontor nabarmenena da Txinkortarena eta Hernioko hegitik Hegoaldera luzatzen den bizkar gorabeheratsu bati lotuta gelditzen da. Arrateko mendateak lotzen du HMtik Urkobieta mendira, eta Berazeagako mendateak Hernio aldeko Etzimendi muinora. Tontorra bera basoak mendean hartuta dauka, baina badira larre eremu batzuk mendebaldean ia bertaraino heldu eta igoera errazten dutenak. Gurdibide belartsu batek Arratesaletxe ingurutik Urruzpiletako belardietara igotzeko aukera ematen du ea handik tontorra bertan gelditzen da. Tontorrean ez dago harripila bat besterik seinale moduan, eta harresi zahar bat, nahiko zartatua. Albiztur aldetik abiatuz gero, bada GR bide zahar bat herritik Arrateko lepora igotzen dena, baina nahiko egoera txarrean dago gaur egun (2020ko ekaina); marka zurigorriak ikus daitezke oraindik han-hemenka baina sasiak estu hartuta dauka. Gerturatzeko beste aukera egoki bat PR-Gi 81 bideak eskaintzen du, herritik abiatu eta itzuli bat eginez Hernioren Hegoaldeko hegira igotzen dena, baina beste honetan bidea utzi eta Berazeaga aldera igo behar da gero handik muinoz muino Txinkortara heltzeko. Bidania aldetik errazagoak eta garbiagoak dira hurbiltzeko bideak, bai baita hainbat etxalde tontorretik nahiko gertu. ~450 m.ko gora-behera dago Abiztur aldetik abiatuz gero, ~250 m inguru Bidania aldetik.

Imágenes

***