Bizkaia Zubitik Serantesa mendi bizikletaz

Submitted by Jose on 2020, Julio 1 - 19:06.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Zaila
Lurraldea Abanto-Zierbena, Bizkaia, Portugalete, Santurtzi, Zierbena
ABIAPUNTUA Bizkaia Zubia
Esquema Bizkaia Zubia – Santurtzi – Serantes – Valle – Aldapa – Kardeo – Gallarta – Portugalete – Bizkaia Zubia
Relacionados »Serantes (mendi)
Gora-behera600 m
Luzera23 Km
Iraupena1:30 - 2:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ibilbide hau, Bizkaia Zubiaren Portugaleteko aldetik abiatzen da, eta Santurtzitik Seranteseko tontorreraino doan bidetik igotzen da. Porlanezko zorua eta aldapa leuna ditu gotorlekuraino, baina lur eta hartxintxarrezko bide aldapatsu bihurtzen da tontorrerainoko azken tartean.

Jaitsiera ipar-mendebaldeko gandorretik egiten da. Tarte batzuk nahiko zailak dira bizikleta gainean jaisteko, egia esan, azaleratzen diren haitzei aldapa nabarmena gehitzen zaielako.

Gandorra utzi eta Valle auzunera jaisten da ibilbidea, eta handik Zierbenako auzune nagusia den Aldapara. Ondoren Kardeora jaisten da, La Arena hondartzatik datorren bidegorriaren bila.

Bidegorria jarraituz, Gallarta zeharkatu, eta Portugaletera itzultzen da, hasitako toki berean ibilbideari amaiera emanez.

AdjuntoTamaño
Serantes.gpx82.59 KB
Imágenes

***

****